Gabriel Aresti poetari buruzko irakurketa dramatizatua Biban

Erabiltzailearen aurpegia BIRA Kultur Gunea 2017ko abe. 12a, 07:21

Mikel Martinez aktoreak Gabriel Aresti idazleari buruzko irakurketa dramatizatua eskainiko du gaur, Biba kultur gunean, 19:30etik aurrera. “Gabriel Arestiren hitzaldi potente, mamitsu, eder, teatral baten irakurketa dramatizatua” izango da.

Gabriel Arestiren testuetan oinarritutako lana da eta testuok Mikel Martinez berak moldatu ditu. Tartean Teatroa konpainiaren ekoizpena da.

Euskeraren izen poetikoak ikuskizunak Gabriel Arestik 1967an Hernanin emandako hitzaldia du ardatz. Oso hitzaldi mamitsua da eduki aldetik, eta oso teatrala forma aldetik. Bertan Arestiren pentsaera, kezkak, ideologia, lanak eta garai hartako ingurumaria, era oso berezi eta bero batez agertzen dira: Arestik bihotz-bihotzetik hitz egiten du, beti egiten zuen moduan, eta hitzaldia hainbat bertso eta kantekin aberasten du”.