7Katu gaztetxeak 11 urte beteko ditu aurten. Alde Zaharra eta Solokoetxe bitartean dagoen gaztetxea aurrera jarraitzen du eta Bilboko gaztetxe autogestionatu zaharrenetarikoa bilakatzen ari da denboraren poderioz. Hori ospatzeko, aste osoan zehar, hainbat ekitaldi desberdin prestatu dituzte.
Urteurrenaren ospakizunak astelehenean bertan hasiko dira. Urtarrilaren 22a izango da hasierako egun hori eta 18:00etan ‘arratsalde alternatiboa’ izango da urteurreneko lehenengo ekitaldia.
Hortik aurrera, egun guztietarako eta adin eta gustu guztientzako zerbait prestatu dute. Antzerkiak, jolasak, kontzertuak, bazkariak… Alde Zaharra eta gaztetxea ekintzez beteko dute aste horretan.
Asteburua, nola ez, jaiaren ardatza izango da, eta larunbatean egun guztian zehar ospakizunekin ibiliko dira, eguerditik hasita. Buffle poteoa, herri bazkaria, dantza poteoa eta kontzertuak gaztetxean Chakka, Zazkel eta Dj Lolaren eskutik. Bazkaria izango da ordaindu beharreko bakara. 7€ izango dira eta tiketak Adaxka eta Errondabide tabernetan egongo dira salgai.
Bukatzeko, igandean, bertsolariak izango dira protagonistak. Miren Amuriza, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Nerea Ibarzabal egongo dira ospakizunei amaiera ematen. Horrez gain, aste osoan zehar, 7killo azoka egongo da gaztetxearen barruan.