Zirika! Herri Gunea, Bilbo
Urtarrilaren 18an, 19:00etan Zirika! herri gunean El Rastro de Camilo dokumentala proiektatuko dugu, Colectivo Frente Unidoko kidea den Nicolas Herreraren aurkezènarekin.
"El rastro de camilo" dokumentalak pertsonaiaren eta, bere heriotzatik 50 urte igarota, herrialdearen gainera argia dakarten azken zazpi urteotan aurkitutako aita Camilo Torres Restrepo-ren artxibo pertsonal eta historikoetan ezkutatutako historiak eta memoriak kontatzen ditu. Aldi berean, bere desagertutako gorpuaren inguruan ikertzen du, ELN talde iraultzailearen kide bezala 1966an borrokan eraila izan ostean militarrek ezkutatua. Armen erabileratik harago, bere ebanjelioen gaineko interpretazioa Teología de la Liberación mugimenduaren abiapuntu izango zen proposamen etiko nola bihurtu zen ikusiko dugu. Diego Briceño de Orduz-en dokumentala.