Bertan, Paule Loizaga, Igor Galarza, Iker Apraiz, Mikel Aiartzaguena, Garazi Navarro eta Iraitz Mateo bertsolariek parte hartuko dute. Pasa den astean, Errondabiden izan zen lehenengo kanporaketa, eta sekula giro aparta sortu zen bertsolari eta entzuleen artean.
Gaur, Adaxkan, giroa parekatzea edo hobetzea aurreikusita dago. Bertsolari gazteek beraien dohaiak plazaratzeko aukera izango dute. Martxoaren 15ean Zazpi Katu gaztetxean ospatuko den finalerako txartela dago jokoan.