Gaur, martxoak 12, hasiera emango diote Bilboko 7katu gaztetxearen aste politiko-kulturalari. Ekintzez betetako aste honetan denetarik egongo da Alde Zaharreko gaztetxean: Hitzaldiak, solasaldiak, proiekzioak... Ekintza guzti horien artean, ostegunean, Bertso Erronda lehiaketako final handia ospatuko da.
Baina, horren aurretik, eta aste politiko-kulturalari hasiera emateko, euskara sustatzeko erronkez arituko dira lehenengo ekimen honetan. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta gonbidatu bereziak egongo dira bertan. Horrez gain, astean zehar 'Gernikako Egiak' edo Davide Cabaileroren 'Sitio Distinto' dokumentalak ikusteko aukera egongo da ere.
Eneko Calleren eta Joao Paulo Britoren hitzaldiak asteartean eta ostiralean izango dira. Eguenean, berriz, Bertso Errondako finala ospatuko da. Errondabide, Adaxka, La Villa eta Bira! tabernetako kanporaketak amaitu ostean, zortzi finalistek gaztetxean arituko dira. Gaueko zortzietatik aurrera, han egongo dira aurtengo txapela norentzat izango den erabakitzen duen final handian lehiatzen.