Indarkeria sexista

Tabernari bat atxilotu dute bost emakumeri sexu-erasoa egitea leporatuta

uriola.eus 2018ko mar. 15a, 10:08

Ertzaintzak Bilboko taberna baten jabea atxilotu du zerbitzari gisa lan egitea proposatu zien bost emakumeri sexu-abusuak egitea leporatuta. Ikerketak zabalik jarraitzen du antzeko abusuen biktima izan diren emakume gehiago egon litezkeelakoan.

Joan den astelehenean 20 urteko emakume bat joan zen Bilboko Ertzain-etxera Iturribide kaleko taberna baten jabearen aurkako salaketa jartzera, alkoholdun edarien eraginpean kopulaziodun sexu-abusuen delitu bat salatzeko. Salaketa horrez gainera, beste lau salaketa jarri ziren egun berean, eta emakumeek antzeko abusuen biktima izan zirela salatu zuten.

Salaketak ikertu ondoren, Ertzaintzako agenteekjoan den astearte gauean atxilotu zuten 45 urtezko gizonezko bat 20 urtetik 25 urtera bitarteko bost emakume horiei sexu-abusuak egitea leporatuta.

Ikerketari esker jakin ahal izan da salatu duten gizonezkoak 20 urtetik 25 urtera bitarteko emakumeak aukeratzen zituela biktima gisa, eta tabernan zerbitzari moduan lan egitea proposatzen zien eta gehienetan asteburuetan, igandetan, taberna itxita zegoela, alegia, jartzen zuen hitzordua haiekin elkartzeko. Gizonezkoak graduazio handiko edariak edateko esaten zien gazteei, edariak zerbitzatu behar bazituzten zerbitzatu behar zuten edari-mota ezagutu behar zutela aitzakia moduan jarrita. Berak, aldiz, edari-kopuru txikiak edaten zituen, batzuetan baita alkoholik gabeko edariak ere, biktimen egoera ahulaz jabetuta, eta lokala ixten zuen sexu-abusuak egiteko.

Bestalde, ikerketaz arduratu diren agenteek zabalik dute ikerketa antzeko gehiegikerien biktima izan diren emakume gehiago egon litezkeelakoan.

Atxilotua datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera, behin beharrezko eginbideak amaitutakoan.