Alde Zaharreko XXII. haur eta gazte jardunaldiak

uriola.eus 2018ko mai. 17a, 11:51

Ostiral eta larunbat honetan, maiatzak 18 eta 19, Alde Zaharreko XXII. haur eta gazte jardunaldiak antolatuko dituzte Bilboko Plaza Barrian.

Hogeita hiru urte dira jardunaldi hauek ospatzen direla. Umeak Kalean elkartea da jardunaldi hauen bultzatzaile nagusia. Elkarte hau Bilboko 5. barrutian adingabeen eta gazteen aisiaz eta denbora libreaz arduratzen da. Indarrak, ekimenak eta ilusioak batuz, egun honetan haur eta gazteak protagonistak izan daitezen nahi dute.

Umeak Kaleanek elkarlanean eta auzolanean apostua eginez, aurten ere, auzoko elkarte eta eragile desberdinak gonbidatu ditu jardunaldietan partaide bihurtu daitezen. Ospakizun honetan parte hartu eta laguntzaile moduan Bidegintza g.e.k., Jatorrak Eskaut Taldea, 7 Katu Gaztetxea, Lur Soinuak musika eskola, Bizi nai dantza taldea daude beste askoren artean.

Auzoko neska-mutilei kalea itzultzeko beharra eskatuko dute berriro. Adierazi dutenez: "Egunero bertan aritzen garen gizarte eta hezkuntza eragileok adingabeen beharrak eta eskariak lehen eskutik ezagutzeko aukera dugu, eta jardunaldietan hainbat ekintza proposatzen ditugu haiek parte har dezaten."

Gizartearen parte-hartzea garrantzitsua dela azaldu dute, hezkuntza eta kultura jarduerak garatzeko. Umeak Kalean elkarteak egoki deritzo proiektuarekin jarraitzeari, batez ere auzolanetik eta elkartegintzatik bultzatuta. Hori dela eta, beste elkarte batzuek jardunaldietan parte har dezaten bultzatu nahi dute.

Beraz, ekimen honekin hainbat helburu bete nahi dituzte:

  • Ume eta gazteekin lan egiten duten talde eta kolektiboen topagunea izatea.
  • Auzoko neska-mutilei eta beren familiei aisialdiko ekintza bat eskaintzea, beste neska-mutil batzuk ezagutu ditzaten eta denbora librea modu osasuntsu eta sortzailean erabiltzeko jai gunea izan dadin, kalea berreskuratu, jolas eta gozamenerako toki bihurtuz.
  • Haurren eskubideei buruz sentsibilizatzea, bereziki jolasteko eta parte-hartzeko eskubidean.

 

EGITARAUA:

Maiatzak 19, ostirala

17:30 Pregoia: Jatorrak eskaut taldea

17:45-18:30 Eskolen arteko bertso-topaketa: Solokoetxe BHI eta Maristas Ikastetxea

18:30-20:00 Perkusio tailerra MUSTA-rekin

Maiatzak 19, larunbata

11:30 Kalejira: Trikitopaketa (ekarri trikitixa eta panderoak eta goazen zazpikaleak girotzera)

11:30 – 13:30 Puzgarriak eta tailerrak

13:30 Euskal dantzak: Bizi nai

14:00 Pailazoak: Poxpo eta Lintxo

17:30 – 18:30 Familientzako ikuskizuna 

18:30 Txokolatada

19:00 – 20:00 Disko-festa eta jaiaren amaiera.