Adaxka Kultur elkartearen bigarren urteurrena

uriola.eus 2018ko mai. 23a, 11:53
lehen urteurrenaren argazkia

Alde Zaharreko Adaxka Kultur Elkarteak bere bigarren urteurrena ospatuko du asteburu honetan. Horretarako hainbat ekintza prestatu ditu.

Orain dela bi urte sortu zen Adaxka kultur Elkartea. Somera eta Erronda kalera ematen guen egoitzan jarduera asko egin dira denbora honetan, eta beraien urteurrena ospatzeko gauza bereziak prestatu dituzte.

Urteurrenari hasiera emateko, umorezko bakarrizketa prestatu dute. Ostegunean, arratsaldeko 20:00etan Txiki egongo da Adaxkan urteurrena barrezka hasteko xedearekin. Ondoren, hurrengo egunean, musikaren txanda izango da. Ostiralean Korrokoiek taldeak kontzertua eskainiko du.

Larunbatean, familiako txikiek urteurrenaz gozatzeko aukera izango dute. Eguerdian Sorgina Txirulina ipuin kontalaria egongo da, eta ondoren, Bertso bazkaria antolatu dute. Aitor Mendiluze eta Igor Elortza bertsolariak bazkarian egongo dira. Sarrerak Adaxkan bertan erosi daitezke. Bukatzeko, igandean, Marianito Dj Session antolatu dute 13:00etan.