Mujika Eskolako ikasleek, irakasleek, gurasoek eta arduradunek kalejira antolatu dute bihar 16:15ean beraien eskolan hobekuntzak egin behar dituztela aldarrikatzeko. Orain, ikasturtea bukatuko denean, eta udan eskoletan lanak egiteko denbora heltzen denean, beraiek jasan duten egoera salatu eta beraien eraikinean egin behar duten aldaketak eskatzeko kalekira egingo dute.
Eskolatik aterako dira 16:15ean, Erribera kalean dago eskola, eta handik udaletxera arte oinez joango dira. Beraiekin batera txistulariak eta batukada izango dituzte, oiartzun handiago bat lortzeko. Beraien aldarrikapenak udaltxera eraman nahi dituzte.
Alde Zaharreko eskolak 100 urte bete zituen 2017an. Beraz, gurasoek azaldu dutenez, gauza asko hobetu behar dituzte eskola duin bat izateko. Hori dela eta, bihar arratsaldeko kalejirako pankartan "Mujika eskolaren alde, udala entzun!" eramango dute lelo bezala.