uriola.eus

Atxurigorriko auzo elkarteak heldu berri diren migrantzaileak babestu ditu

  Jendartea  Alde Zaharra
Egun hauetan, atxurigorriko auzo elkarteak, azkeneko egunotan heldu diren migratzaileei beraien behar guztietan lagundu die. Horrez gain, elkarteak politikari desberdinen jarrera salatu eta "apustu politiko sendoak ematea" eskatu du.

Atxurigorri Auzo Elkateak jakinarazi du, gutxi gora behera 30 pertsonek bi egun daramatzatela Atxuriko kantxetan lotan. Hauetariko batzuk behin behinean daude, beste herri batera joateko intentzioa daukatelako, baina gainerakoek Bilbon geratu nahi dute. 

Bi egun hauetan, auzokideon elkartasunak eta konpromezuak ahalbideratu du pertsona hauek Bilbon egon ahal izana. Elkarteak egoera hau salatu du agintarien aurrean; alde batetik, migratzaileen beharrizanei ez dietelako behar bezala erantzuten, eta bestetik, martxan jarri diren dispositiboak, nahikoak ez izateaz gain, ez dituztelako beraien hil edo biziko beharrak asetzen.

Hori dela eta, Bilbon Inor ez da ilegala leloa beraiena eginez, migratzaileei ahal izan duten laguntza eman diete. "Atxuriko auzoak dituen sentsibilitate zein baloreekin bat datorrena" egin dutela adierazi dute eta gainontzeko auzo elkarte zein eragile sozialei, migratzaileak auzoetan har ditzaten eta beraien egoera larria salatzeko deia egin dute.

Horrez gain, "Bilboko Udalari, Diputazioari eta Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu bete dezan duen erantzukizuna eta pertsona hauek bizitzen ari diren arazo estrukturalari erantzun diezaion. Ez ditugu eduki gabeko hitzak onartuko, Bilbo harrera hiria dela zein gure bizitzaren ardatza giza eskubideenganako errespetua dela diotenak, haien hitza bete beharrean daude. Aurpegia zuritzeko adierazpenetatik haratago, apustu politiko sendoak ematea nahi dugu." adierazi dute beraien komunikatuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa