Kalejiran, Lur Maitea, Alai Taldea eta Tutto Voce otxoteek emanaldiak eskainiko dituzte auzoko hainbat lekutan. Lehenengo emanaldia batera eskainiko dute 12:15ean, Fleming Doktorearen plazan. Ondoren, Conde Aresti egoitzara joango dira (12:40) eta handik aurrera, otxoteak banatu eta zeinek bere ibilbidea egingo du: Zabala kaleko 63an (13:00) eta Xenpelar eta Juan Garay kaleen gurutzean (13:20) kantatuko dute. Azken gune horretan berriro elkartuko eta 14:30ean, batera kantatuko dute.
Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, otxote horiek kontzertua eskainiko dute batera San Rafael parrokian (Bruno Mauricio Zabala kalea, 22). Doakoa izango da.Aurtengo nobedadeen artean, Las Carreras-eko Muñatones otxotearen parte-hartzea izango da.
Era berean, Lur Maitea eta Jatorki Abots Zuriak taldeek ere aurrenekoz parte hartuko dute; hain zuzen ere, bost abesti kantatuko dituzte batera, soprano bakarlari batekin eta tenor bakarlari batekin, pianoa lagun dutela.Bilboko Jatorki Abots Zuriak otxoteak bigarrenez parte hartuko du topaketa honetan. Emakuzkoek osatutako otxotea da, Josean Llorente zuzendari dutela.
Otxoteak zortzi pertsonako taldeak dira, ahots-tonu diferentekoak. Tradizio hori 1930eko hamarkadakoa da, Euskadi osoko ostalaritzako establezimenduetan zabaldu zenean, bertan biltzen baitziren abesteko eta jaiak eta ospakizunak alaitzeko.