Zirika! Herri Gunea, Bilbo
Azaroaren 8an, 19:00etan Zirika! herri gunean "Ejecuciones extrajudiciales en Colombia 2002-2010" liburuaren aurkezpena egingo dugu Eduardo Rojas idazlearekin.
Kolonbiako Indar Militarrek publikoki erakutsi zituzten Soachako 19 gazte eraildakoak “borrokan hildakoak” bezala aurkeztu zuten, gero “gezurrezko positiboak” deituko zen kasuetako bat da. Hau icebergko punta besterik ez zen. Gezurrezko positiboak bezala, 4.475 gazte onartu ditu Fiskaltza Nagusiak; Colombia-Europa-EEUU Koordinazioak 5.763 kasu identifikatu ditu; biktimen erakunde batzuek 10.000 gazte eraildakoen frogak bildu dituzte.
Liburu hau da hamarkada baten ikerketa eta erakusten du gezurrezko positiboak ez direla izan militarren akatsen emaitza edo Indar Militarren lagun bakar batzuen jokabideak, baizik eta praktika sistematika bat dela batailoi eta brigaden komandantei konprometitzen dena. Exekuzio estrajudizial hauek enpresa kriminal baten partea izan dira eta horietan parte hartu zuten ez bakarrik indar militarren partaideak, baita ere paramilitarrak, desmobilizatuak, armadaren informanteen sareak, taxilariak, erreserbistak, finkeroak,…
Ikerketa honen helburua da milaka gizon-emakumeen sufrimenduaren aurrean Kolonbiako gizarteak ahaztu ez izatea ezta ere indiferentea izatea, batez ere, euren minaren aurrean oraindik egien hitzak ez dituztelako jaso gertatukoa eta zergatia ulertzeko.