Hirugarren Bertso Erronda

uriola.eus 2019ko urt. 29a, 13:19
2018ko Bertso Erronda Finaleko epaileak

Gaur abiatuko da Alde Zaharreko Bertso Erronda lehiaketa. Erronda kaleko Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernetan egingo dira kanporaketak eta bakoitzean sei bertsolarik abestuko dute.

Hirugarrenez antolatu dute Bertso Erronda lehiaketa Alde Zaharrean. Guztira 24 bertsolarik hartuko dute parte lau kanporaketatan banatuta. Saioak asteartero izango dira, gaurtik hasita, 19:30ean. Finala otsailaren 28an ospatuko dute Zazpikatu gaztetxean.

Lehenengo kanporaketa gaur izango da, urtarrilak 29, Adaxka kultur elkartean. Bertan Maddalen Ruesgas, Ander Anakabe, Urko Arregi, Paule Loizaga, Igor Galartza eta Nahia Ibarzabal neurtuko dira.

Bigarren saioa otsailaren 5ean izango da Errondabide tabernan. Mikel Aiartzaguena, Aissa Intxausti, Maider Barañero, Lierni Rekondo, Jon Ander Oregi eta Kerman Diaz izango dira lehiakideak.

Otsailaren 12an hirugarren neurketa izango da La Villa tabernan. Unai Mendiburu, Maite Sarasola, Asier Alcedo, Ane Peñagatikano, Enare Muniategi eta Gontza Belategi izango dira bertan.

Laugarren kanporaketa Bira tabernan izango da. Ander Ucelay, Garazi Navarro, Aitor Zelaieta, Lurdes Ondaro, Iraitz Mateo eta Aritz Landeta izango dira lehiatuko diren bertsolariak.