Alde Zaharreko auzokideon identitatean eragin eta auzokideon sarea sendotzeko sortu dute jai batzordea. Izan ere, auzotarrek bertan egiten diren ekintzak kanpora begira dauden ekimenak direla antzeman dute. Hori dela eta, auzokideek eta auzokideentzat sortutako ekimenak falta direla uste dute, auzo izaera indartuko dutenak. Horregatik, Alde Zaharra izan dena eta gaur egun dena islatzeko jai batzordean lanean hasiko dira.
Jai batzordearen helburuak hauek direla argitu dute:
- Urtean ezagunak diren datak baliatuz, auzokideentzako ekimen sozio-kulturalak antolatzea: Euskararen eguna, Gabonak, inauteritxikiak…
- Alde Zaharrean ekintza propioak proposatzea: Auzokojaiak, triatloi herrikoia, erakusketak, kalekozinema…
- Auzokide guztiok batu eta ordezkatuko gaituen koordinazio sarea sortzea.
Horretarako, La Bolsa eraikinean lau bilera antolatu dituzte. Guztiak irekiak izango dira eta auzotarren partaidatza eskertuko dute. Bilera guztien datak ere ezagutzea eman dituzte: Martxoaren 13an, 21ean, Apirilaren 4an eta 25ean izango dira. Horrez gain, ekainaren lehenengo egunean 'Zaharrean Berri' eguna antolatuko dute.
Bertan, egun batez, auzokideak bildu eta jai batzordeak hau antolatu nahi du: Merkatarien eta artisauen ate irekiak, auzokideen lehiaketa gastronomikoa, gaztetxoentzako ekintzak…