Bertso Erronda txapelketaren 2019ko finala hartuko du 7katu gaztetxeak bihar. 19:30ean hasiko da ekitaldia. Ander Anakabe, Paule Loizaga, Urko Arregi, Aissa Intxausti, Kerman Diaz, Ane Peñagarikano, Unai Mendiburu, Asier Alcedo, Iraitz Mateo eta Ander Ucelay bertsolariak lehiatuko dira.
Bertso Errondaren hirugarren edizioa da aurtengoa. Erronda kaleko hainbat lokaletan, Bilbokoak diren edota hemen bizi diren bertsolariek -ikasleak, gehienbat-, finalerako klasifikatzeko kanporaketetan parte hartu zuten. Urtarrilaren 29an izan zen lehen bertso saioa, Adaxka Kultur Elkartean. Otsailaren 5an Errondabiden, Otsailaren 12an La Villan, eta Otsailaren 19an Biran izan ziren gainerako klasifikazio saioak. Sei bertsolarik parte hartu zuten haietako bakoitzean.
Gaztetxeak bolada batean antolatuko duen azken ekintzetakoa da, lokala atontze aldera obrak egiteko itxiko dutelako.