Bilboko Konpartsek kalejira antolatu dute gaurko, aratusteetako programaren barruan. 20:00etan hasiko da Alde Zaharrean, eta Fritanga Elektrotxaranga taldeak animatuko du. Ondoren, 22:30ean, Itzalak taldeak kontzertua emango du Plaza Barriko karpan.
Bihar, 19:30ean, Farolin eta Zaranbolasi epaiketa egingo diete Plaza Barriko karpan. Urtero lez, aratusteetako bi pertsonaia esanguratsuenak udaletxean atxilotuak izango dira, eta ziegetara eramanak. Gero, kalejira batek Plaza Berrirantz lagunduko dituzte; han, epaiketa gauzatuko da, konpartsakideak abokatu, fiskal eta lekukoak izanik. Urkatokira igo eta herritarren burla eta irainekin bukatuko da Farolin eta Zaranbolasen epaiketa.
Larunbata ekintza gehien antolatuko diren aratusteetako eguna da. Eguerditik hasita 22:00ak arte, hainbat kontzertu eta mozorroen lehiaketa, besteak beste, egongo dira.