Zazpi Katu gaztetxea: "Inoiz baino bateratuago gaude, horma hauek altxatzeko intentzioz"

uriola.eus 2019ko mar. 6a, 09:48

Zazpi Katuk bideo bidez jakitera eman du hilabetez gaztetxea itxi eta konpontzeko lanak abiatuko dituela.

Azaldu dutenaren arabera, denboraren poderioz eta klimaren ondorioz eraikinaren egoerak okerrera egin du. Horren aurrean, gaztetxea konpontzeko obra abiatzea erabaki dute, hilabetez berau itxiz.

Argi utzi nahi izan dute gaztetxea ez dela indar faltagatik edo indar errepresiboengatik itxiko, are gehiago, “inoiz baino bateratuago” daudela esan dute, “horma hauek altxatzeko intentzioz”. 

Birmoldaketari ekiteko lan egun irekiak eta finantzaketa kanpainak antolatuko dituzte “guztion artean Zazpi Katu itxuroso uzteko”, adierazi dute.