Zirika! Herri Gunea, Bilbo
Datorren ostiralean, martxoak 15, ospatuko den BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta, BBVAren Kontrako Plataformak eta Euskal Herriak Kapitalari Planto! Kanpainiak sentsibilizazio eta protesta ekimen desberdinak antolatu ditugu. Hauen bitartez, mahai gainean jarri nahi ditugu bere irabaziak lortzeko banku honek garatzen dituen zenbait jarduera, hauek eragiten dituzten ondorio larriak, eta baita ere euskal erakundeengandik jasotzen duen mesede-tratua.
Horrela, martxoaren 14ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan hitzaldi bat burutuko dugu Zirika! Herri gunean (Erronda kalea 12, Bilbo), “La banca o la vida” lelopean. Bertan, Gasteizkoak Talde antimilitarista, Banca Armada eta Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko La Guerra Empieza Aquí Batzorde-ko kideak hartuko dute parte.
Beste alde batetik, martxoaren 15ean, ostirala, Akziodunen Batzarraren hasiera dela eta, protesta-elkarretaratze bat egingo dugu Euskalduna Jauregiaren aurrean goizeko 11:00etatik aurrera.