Alde Zaharreko auzokideon identitatean eragin eta auzokideon sarea sendotzeko sortu dute jai batzordea. Izan ere, auzotarrek bertan egiten diren ekintzak kanpora begira dauden ekimenak direla antzeman dute.
Hori dela eta, auzokideek eta auzokideentzat sortutako ekimenak falta direla uste dute, auzo izaera indartuko dutenak. Horregatik, Alde Zaharra izan dena eta gaur egun dena islatzeko jai batzordean lanean hasi dira. Adierazi dutenez, beste urte batzuetan ere auzoan jaiak sortzen saiatu ziren eta aurten ekimena aurrera eramango dute.
Horretarako, La Bolsa eraikinean lau bilera antolatu dituzte. Guztiak irekiak dira eta auzotar desberdinen iritziak biltzen dira. Bertan, ekainaren lehenengo egunean 'Zaharrean Berri' eguna egitea adostu dute.