Partaidetzan oinarritutako bisita interaktiboak egingo dituzte Bilbo Zaharretik

uriola.eus 2019ko mai. 6a, 12:04

Programak “Arty Walks” jarduera jasoko du aurten ere, auzoaren eraldaketa zuzenean ezagutzeko eta arte eta sorkuntza espazioen arduradunekin elkarrekintzan aritzeko; ekainaren 7an eta 8an izango da.

Bilboko Udalaren BLV-Art programak zabaldu du Bilbo Zaharreko arte eta sorkuntza espazioetara egiten diren bisita gidatuetan izena emateko epea.

Arty Walks ekimena ekainaren 7an eta 8an izango da, 18:00etatik aurrera, eta saio bakoitzak bi ordu inguruko iraupena izango du. Jarduera horretan parte hartzeko beharrezkoa izango da maiatzaren 31 baino lehen izena emateawww.kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez, kontuan izanda pertsona bakoitzak bisita bakarrerako baino ezin izango duela izena eman.

Partaidetzan oinarritutako bisita interaktiboak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Bisita bakoitzean Kulturak auzoa bizitzen ari den eraldaketan bete izan duen lekua eta eraldaketa horrek inguruan finkatzen ari den arte erkidegoaren garapenean izan duen eragina azalduko da. Beste alde batetik, sorkuntza espazioetako jendeak euren espazioen ezaugarri bereziak azalduko dizkie bisitariei, eta artistekin hitz egin ahal izango da euren artelanei buruz, erakusketen kasuan.

 

ARTE IBILBIDEEN ZERRENDA:

2019/06/7 (Gazelaniaz)
Irteera: 18:00etan – Sarean (Mariaren Bihotzaren Plaza) 
Ibilbidea: Sarean – Aurriak – Raquel Asensi “Maketo” – Tunipanea – Mari Makeda

2019/06/7 (Gazelaniaz)
Irteera: 18:00etan – Mari Makeda (Gorteak, 4)
Ibilbidea: Mari Makeda – Tunipanea – Sarean – Aurriak – Raquel Asensi “Maketo”

2019/06/8 (Euskaraz)
Irteera: 18:00etan – Sarean (Mariaren Bihotzaren Plaza) 
Ibilbidea: Sarean – Aurriak – Raquel Asensi “Maketo” – Tunipanea – Mari Makeda

2019/06/8 (Gazelaniaz)
Irteera: 18:00etan – Mari Makeda (Gorteak, 4)
Ibilbidea: Mari Makeda – Tunipanea – Sarean – Aurriak – Raquel Asensi “Maketo”