“Zure Fest. Musika eta Gazte Kulturaren Jaialdia” San Frantzisko auzoa ezagutarazteko

uriola.eus 2019ko mai. 8a, 12:15

Maiatzaren 11n (larunbata), 18:00etan hasita San Frantzisko auzoan “Zure Fest. Musika eta Gazte Kulturaren Jaialdia festa giroko jardunaldia egingo da. Auzoko gazteak izango dira protagonista eta eurek diseinatu dituzte artearen, musikaren eta kulturaren bidez auzoa ezagutarazteko ekitaldiak. Bertaratzen diren guztientzako ekitaldiak dira.

Diseinatu zure ekitaldia!” programaren barruan dago. 12 gaztek, inguruko kultur eragileen eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, egun honetako jarduerak diseinatu eta antolatu dituzte. Horretarako gazte taldeak 11 asteko iraupena izan duen prestakuntzako tailer bat egin du; tailer horretan prestakuntza jasotzeaz gain, “Zure Fest. Musika eta Gazte Kulturaren Jaialdia” jaialdia sortu, diseinatu eta ekoiztu egin dute.

Xedea parte hartzea, ekintzailetza, sormena eta esperientzien trukea sustatzea da 18 eta 35 urte bitarteko gazteen artean, eta, aldi berean, ahaldundu eta tresnak eskaintzen zaizkie, etorkizunean beren ekimenak kudeatu ahal izan ditzaten.

Beste helburu batzuk ere baditu ekimen honek: auzoak duen estigma kentzea, beste auzo batzuetakoak erakartzea, gazteak artearen mundura hurbiltzea eta auzoko gazteen parte-hartze aktiboa sustatzea.

MAIATZAREN 11, ZAPATUA. EGITARAUA.

Bi zati izango ditu egunak: “Parte hartu eta ezagutu auzoa” eta “Ondo pasatu”. Hasteko, tailer bi egingo dira, helburu izango dutenak auzoko errealitatea ezagutaraztea eta hari buruz hausnartzea; gazteek euren trebetasun artistikoak erakusteko espazioa ere egongo da. Ondoren, musika emanaldiak eta emanaldi barre-eragileak Bilborock-en, auzoko artisten eskutik.

Ekitaldi honek inguruko merkatarien eta ostalarien inplikazioa izan du.

Parte hartu eta ezagutu auzoa

18:00etatik 02:00etara

  • Toru: Degust San Fran Daztatu, inguruko merkatariak eta ostalariak.

18:00etatik 19:00etara

  • Feminismoari beste begirada bat tailerra, Raizes-en eskutik, Histeria Kolektiboan. Martzana kaia.

19:00etatik 20:00etara

  • Afrohouse-ko masterclass Martzana kaian (euria bada, Bilborock-en).

20:00etatik 21:00etara

  • Mikro Irekia”. Jarduera hau 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago; aukera izango dute 10 minutuz hainbat diziplinatan duten trebezia erakusteko: poesia, bakarrizketak, musika, magia, dantza, performance-ak… Martzana kaian (euria bada, Bilborock-en).

Ondo Pasatu

21:00etatik 02:00etara
Bilborock-en:

21:30 – 02:00

  • La Cris
  • Hakima Flissi + DJ
  • Dj Tiki Boom (cumbia feminista)