Sexu erasoa astelehen goizaldean izan zen Iturribide kalean. 17 urteko emkumeak salaketa jarri zuen eta astelehenean bertan bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak erasoarekin zerikusia zutelakoan.
Gaur, asteartea, Alde Zaharreko bizilagunek elkarretaratzea egingo dute Iturribide kalean 19:30ean (3. zenbakian, Eroskiaren parean). Kalamiak talde feministak deitu du mobilizazioa eta zarata egiteko gailuak eramateko eskatu du.