Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den aire zabaleko 'outlet' merkaturik handiena da, baita zaharrena eta jendetsuena ere. Sektore ezberdinetako saltoki askok parte hartzen dute urtean birritan antolatzen den merkatu ezagun honetan, arropa eta zapata saltokietatik, musika, liburu eta kirol saltokietara.
Moda erakusketa irailaren 27an
Elkartearen 50. urteurrenarekin batera, moda erakusketa antolatu dute irailaren 27an arratsaldeko 20:00etan Arriaga plazan. Guztira 100 jantzi aurkeztuko dituzte, azken hilabeteetan aukeratutakoak. Horrez gain, musika, argi eta dantza ikuskizunak ere egongo dira.