Volkswagen enpresaren jai pribatuari aurre egin dio SOS Alde Zaharra plataformak

uriola.eus 2019ko ira. 27a, 18:49
Argazkia Zazpi kaleak

Enpresa alemandarrak Erriberako merkatuan antolatu duen ospakizun pribatuari uko eginez elkarretaratzeak egin dituzte aste honetan Bilboko Alde Zaharrean "multinazionalen jai gutxiago, jai herrikoi gehiago" lemapean.

 

Urriaren 6an ospatuko dute Bilbon Charge-up Congress 2019. Honen harira, joan den astelehenetik Erriberako merkatuan enpresak ospakizun pribatu ezberdinak burutu ditu gaueko ordu txikietan. 

Astearte, asteazken eta ostegun gauean kazeroladak egin dituzte Alde Zaharreko auzokideek Erriberako merkatuaren aurrean "hiriaren merkantilizazioa eta espazio publikoaren erabilera pribatua" salatzeko xedez. 

Hedabide ezberdinek baieztatu dutenez, atzoko elkarretaratzean pertsona bat atxilotu zuten udaltzainekin izandako liskarretan.