Euskal diaspora aipatzen den aldiro, Estatu Batuak ekartzen dira hizpidera: Idaho, Nevada, baita Kalifornia ere. Asko izan dira hemendik hara joandakoak, aspalditik gainera, lehen aztarna 1.533koa delako. Orduan Pedro Ximenez de Bertendona euskal pilotuak gidatutako itsasotzia Kaliforniara lehorreratu zen. Eurak izan ziren lur haiek zapaltzen lehen europarrak. Harrezkero, euskaldun ugarik itsasoaren bestaldera egin zuten bizimodu hobeagoaren bila. Oparoa da bertan utzitako aztarna eta izandako eragina eta horren errepasoa egingo du Euskal Museoko erakusketak, Eusko Jaurlaritzak, Boiseko Euskal Museoak eta NABOk (Ipar-Amerikako euskal elkarteak) antolatu dutena.