Zirika! Herri Gunea, Bilbo
Datorren Urriaren 21erako, 19:00etan Zirika! Herri gunean, Argi Berdeak, Feministalde eta Komite Internazionalistak taldeek honako hitzaldi hau antolatu dugu: “La marea verde y feminismo en Argentina”.
Gurekin, Celeste Macdougall izango dugu, historialari, sexu heziketarako irakaslea, eta Argentinako abortu legala, segurua eta doakoaren aldeko kanpainaren aitzindaria. Argentinako mugimendu feministaren nondik norakoaz hitz egiteaz gain, emakume haurdunentzat abortu legala segurua eta doakoa izateko aukeraren garrantziaz, eta honen inguruan izan duen esperientziaz ere hitz egingo digu.
Abortu legala, segurua eta doakoaren aldeko Nazio Kanpainak 13 urteko ibilbidea du, 2004ko Mendozako Emakumeen XIX. Topaketa Nazionalaren ebazpenen ondotik sortu zen hain zuzen ere.
Mobilizazio erraldoi hau, jendetsua, zirikatzailea, herrikoia, anitza, belaunaldi desberdinak biltzen dituena, nekaezina eta feminista da, zigorren eta kriminalizazioaren aurrean, bizitzak salbatzeko eta segurtasunik gabeko abortuen arriskuak eta kalteak murrizteko antolatu da.
Marea berdea inspiratzailea izan da, emakumeek ez diote utziko bere lepoetan zapiak lotzeari Argentinan abortua lege izan arte, eta Amerika Latina eta Karibe osoko lurraldeetan honen inguruko legegintza-lorpenak izan arte hedatzeari ekingo dio.