Beste eraso faxista bat salatu dute Bilbo Zaharrean gaur goizean

uriola.eus 2019ko urr. 28a, 09:54

Sare Antifaxistak salatu duenez gaur goizean hainbat margoketa faxista agertu dira Bilbo Zaharreko Xake Espazioan eta inguruko horma-irudi antifaxistetan. Xose Tarrio aktibistaren omenez egindako murala ere erasotu dute. Horrez gain, Eduardo Gonzalez Suarezen aurkako herio-mehatxua idatzi dute mural antifaxistaren gainean. Espainiaren batasunaren aldeko mezuak eta independentisten aurkako leloak agertu dira baita.

Azaroaren 8an, ostirala, Ekainak 28 koordinadorak, SOS Arrazakeria elkarteak eta Sare Antifaxistak  "Kristal hautsien gaua" gogora ekarriko dute. Faxismo, sexismo, homofobia, diskriminazio eta arrazakeriaren kontrako nazioarteko egunean arratsaldeko 19:00etan Arriagako Plazatik manifestazioa abiatuko dute.