Gaur hasiko da 7Katu Gaztetxeko aste politiko kulturala

uriola.eus 2019ko aza. 4a, 09:59

Gaurtik igandera, hainbat hitzaldi, txapelketa eta ekintza antolatu dituzte 7Katu Gaztetxearen ikasturteko lehen aste politiko kulturalean. 

Egitaraua:

- Azaroak 4, astelehena, 19:00etan: Gazte Antolakundea belaunaldiz belaunaldi aztertuz. 40 urteko kronika.

- Azaroak 5, asteartea, 19:00etan: Gazteak eta jokoa. Zer dago apostu etxeen atzean? Eragin eta Igor Meltxorren eskutik

- Azaroak 6, asteazkena 19:00etan: LGTB eta antikapitalismoa. Harro plataformaren eskutik

- Azaroak 7, osteguna, 19:00etan: Olinpiadak

- Azaroak 8, ostirala, 19:00etan: Neuke produkzioak konpainiaren eskutik "Homoamak", "Sin mas" eta "Bocakalle" kortoen aurkezpena eta eztabaida.

- Azaroak 9, larunbata: Gastronomia txapelketa. Ostean, arratsaldeko 20:00etan Zazkel taldeak, Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace taldearekin batera egindako "Ezpata dantza" izeneko diskaren aurkezpena. 

- Azaroak 10, igandea, 10:30ean: Mendi martxa Pagasarri mendira. 

Egitarauaz gain, aste osoan zehar azaroaren 30ean ospatuko den Bilboko Elkartasun Egunean aurkeztuko diren euskal preso politikoen artelanen esposaketa egongo da ikusgai.