Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzen dituen komikia aurkeztu dute

uriola.eus 2019ko aza. 19a, 13:31

Irudia: EH Bildu Bilbo

Gaur goizean aurkeztu dute La Bolsa eraikinean Harkaitz Canok eta Adur Larreak 'Antzara eguna" izeneko zuri-beltzezko komikia, Santi Brouarden bizitzaren inguruko komikia, alegia.

1984. urteko azaroaren 20an Santi Brouard tiroz hil zuten bere pediatria kontsultan. Txalaparta argitaletxeak argitaratutako komiki honek, fikzioaren bitartez Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzeaz gain, ekinbide publikoa eta bizitza pribatua ere josten ditu, "iragana eta oraina lotuz, garai baten kontaketa bizia marrazteko." 

 

 

Irudia: Txalaparta