Hau da plataformak igorri duen mezua
"Auzotik botarazten gaituzten sentsazioa handitzen doa gurean. Kapitalak, auzoan bizilagunak botarazteko erabaki ekonomikoa hartu du, politikariek alfonbra gorria jartzen dietelarik neurri politiko ezberdinak bultzatuz.
Auzoa merkantzia bihurtu denetik, “auzoko komertzio txikiaren desagerpen mailakatua, espazio publikoaren pribatizazioa, etxebizitzaren espekulazioa” auzotar askorentzat idatzirik gabeko kanporatze agindua sinatu dute udal politikariek.
Kontsumoa sustatzeko espazio publikoaren merkantilizazioak, turistentzako komertzio mota berri bat sortu “multinazional kateek agindua” eta auzoko komertzioa desagerrarazten ari du.
Auzoan jaiotzetik bizi ziren bizilagunak turistengatik ordezkatuak dira. Pisu turistikoen ahalbideratzen duten espekulazio inmobiliarioa, alokairuen igoera eta banketxe zein inmobiliariek erositako etxebizitzen ondorioz gure kaleak eraldatu dituzte.
Beste auzo batzuetara bizitzera joateaz nekatuak gaude, nekatuak frankizia edo supermerkatu handienetan erosteaz, nekatuak kalean seme alabekin jolasteko zailtasunak izateaz.
Auzotik botarazi nahi gaituzten neurrien aurkakotasuna erakutsi eta espazio publikoaren erabilpena berreskuratu, auzoko komertzioetan erosteko eta etxebizitzarako dugun eskubidea defendatuko dugu. Auzokideon arteko autodefentsa, egungo problematiken kontzientziazioa, aldarrikapen politiko zehatz eta herri mobilizazioen aldeko apostu kolektiboa da gurea. Jaio garen auzoan bizitzeko dugun nahi eta eskubidea mugiarazten gaitu!"