Beste urte batez ireki ditu ateak Erronda kaleko Zirika Herri gunean urtero antolatzen duten Herri Denda. Urtarrilaren 4ra arte Bilboko hainbat eragileen materiala egongo da erosgai.
Besteak beste, Bilboko Bilgune Feministaren, Sare Antifaxistaren, Eragin asanbladaren eta Etxebarrieta Memoria Elkartearen materiala egongo da eskuragarri.