2020/01/25 11:30

Hitzaldia

Lan, pentsio eta bizitza duinen inguruko hitzaldia emango dute hainbat eragilek larunbatean

Lan, pentsio eta bizitza duinen inguruko hitzaldia emango dute hainbat eragilek larunbatean
Santiago plaza , Alde Zaharra

Urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira eta Bilboko Alde Zaharreko greba batzordeak antolatuta, urtarrilaren 25ean, larunbata, goizeko 11:30ean Santiago plazan hainbat eragilek eta sindikatu ezberdinetako kideek hitzaldia emango dute lan, pentsio eta bizitza duinen inguruan.

Parte hartzaileen artean aurkitzen dira ELA, LAB eta CNT sindikatuak, Andrea Uña, Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduko kidea, Khadime Sambe, Mbolo Moye Doole elkarteko kidea, Eragin Bilboko gazte prekarizatuen asanblada eta Lorea Ureta, ATH-Etxeko Langileen Elkarteko kidea. 

Arratsaldeko 19:00etan ordea Unamuno plazatik abiatuko den manifestazioa egingo dute.