uriola.eus

La Cruz auzoan egondako eraso sexista salatzeko kontzentrazioa deitu dute bihar

  Jendartea  Alde Zaharra

Kalamiak Alde Zaharreko Gazte Talde Feministak kontzentrazio zaratatsua deitu du asteazkenean, Mallonako eskaileretan, arratsaldeko 19.00etan, joan den urtarrilaren 12an La Cruz auzoan, 18 urteko neska batek pairatutako erasoa salatzeko. 

"Autodefentsa feministaz armatuta gaude!" lelopean Mallonako eskaileretako goiko igogailuaren parera hurbiltzeko eta era berean zarata egiteko gauzak ekartzeko deialdia zabaldu dute. 

2020/01/22 19:00

Mallonako Eskailerak, goiko igogailuaren alboan Alde Zaharra

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa