Laugarrenez antolatu dute bertso erronda lehiaketa Alde Zaharrean. 24 bertsolarik hartuko dute parte, martxoko astearteetan, Erronda kaleko Adaxka, Erronda, La Villa, eta Bira guneetan antolatu diren lau saioetan. Finala apirilaren 2an ospatuko da Zazpi Katu Gaztetxean.
Martxoaren 10ean izango da bigarren saioa, Errondabiden. Paule Loizaga, Maite Sarasola, Igor Galartza, Iruri Altzerreka, Peru Irastorza eta Ander Ucelay izango dira lehiakideak.
Hirugarren kanporaketa La Villa tabernan izango da, martxoaren 17an eta Iker Apraiz, Aritz Landeta, Asier Alcedo, Lierni Errekondo, Nahia Ibarzabal eta Mikel Arrieta neurtuko dira bertan.
Azken saioa Bira Kultur Gunean antolatu dute, martxoaren 24an, Unai Mendiburu, Enare Muniategi, Ane Peñagarikano, Beñat Bilbao, Maddalen Ruesgas eta Josu Ibarguren bertsolariekin.
Lau kanporaketen ostean, apirilaren 2an osteguna, arratsaldeko 19:30ean edizio honetako finala izango da, Zazpi Katu Gaztetxean.