Potemkin Zinema: "Neska bat bakarrik doa etxera gauez"

Erabiltzailearen aurpegia Komite Internazionalistak 2020ko ots. 28a, 08:50

Komite Internazionalistak erakundeak antolatuta, Martxoaren 8a dela eta, kritikari batzuek izendatutako lehen "western banpiriko feminista iraniarra" proiektatuko dugu martxoaren 1ean, igandea, arratsaldeko 19:00etan Zirika Herri Gunean. 

Ikusi ondoren eztabaidatzeko aukera izango dugu. Ana Lily Amirpour zinegile iraniarrak 2014an zuzendu zuen film bitxi hau Estatu Batuetan. "A girl walks home alone at night / Neska bat bakarrik doa etxera gauez", spaghetti western eta Murnauren Nosferatu bezalako filmei omenaldia egin nahi die.

Irango Bad City hirian edozer gerta daiteke. Bazterreko pertsonaia marginal sorta baten erdian, banpira bat dabil odol eta justizia bila, emakumeak gaizki tratatu dituzten gizonei erasotzen. Mundu osoko jaialdietan aurkeztuta eta hainbat sari irabazita, Potemkin Zineman ikusi ahal izango dugu 2020ko martxoaren 1ean, igandean, 19: 00etan Zirika Herri Gunean, Bilboko Erronda kaleko 12. zenbakian. Ongi etorri guztioi!