"Zaharrean Berri TV" dinamika martxan jarri du Alde Zaharreko Jai Batzordeak

uriola.eus 2020ko api. 1a, 11:39

Gaur emango diote hasiera Bilboko Alde Zaharrean Jai Batzordeak martxan jarritako ekimen berriari, "Zaharrean Berri TV Apil Pilean". 

Gaurtik hasita apirilaren 12ra arte, adin eta gustu guztientzako ekintzak eskainiko ditu Zaharrean Berri Alde Zaharreko Jai Batzordeak. Konfinamendu egoera kontuan hartuta saio guztiak Instagram sare sozialeko kontuaren bitartez eskainiko dituzte. 

Ekintzei dagokionez, dantza, sukaldaritza edo photoshop tailerra eta magia eta antzerki saioak dira besteak beste gaurtik hasita hainbat auzokideek prestatu dituzten saioak. 

Bestetik, gainerako auzokideei egitarauari ekarpena egiteko deia egin diete, aldezaharrekojaiak@gmail.com helbidera idatziz.