Alde Zaharreko komertzio txikia babesteko manifestua aurkeztu du SOS Alde Zaharrak

uriola.eus 2020ko mai. 11a, 19:34

Auzoko komertzioetan erosteak duen garrantzia azpimarratzeko asmoz, Alde Zaharreko hainbat merkatarik eta hostalarik SOS Alde Zaharrarekin batera saltoki txikiak babesteko manifestua abiatu dute.

170 saltoki txiki ixtera behartu ditu 2008ko krisiak eta nabari areagotu den turismoaren aldeko planak SOS Alde Zaharraren arabera. Egungo osasun krisiak, batez ere komertzio txikiei eragingo dielakoan, auzoko ekonomia defendatzeko helburuarekin lanean hasi dira. 

Izan ere, Eusko Jaurlaritzak orain arte iragarritako neurriek  merkatarien artean zirugabetasun eta asegabetasun egoera sortu dutela argitu dute, besteak beste eskainitako diru laguntzak berandu heldu daitezkelako eta laguntzen eskasiak merkatariak lehian kokatuko dituelako. 

"Auzoa zaindu, auzoan bizi!" lelopean aurkeztutako manifestua Alde Zaharreko hainbat saltokik eta hostalarik sinatu dute, auzoko hainbat denda, tailer eta taberna txikietan oinarritutako ekonomiaren aldeko apustua eginez.