Azaroaren 5etik aurrera ostegunetan Euskal Museoak film laburren zikloa antolatu du seigarrenez. Oraingoan dinamikak "Euskal musikaren oinarriak" izena izango du eta euskal zinemako bost saio ezberdinen bitartez musikaren historiaren mugarriak erakustea du helburu.
Zikloari hasiera emateko, Zirzira Ahots Taldea izeneko dokumentala eskainiko da eta horrekin batera Bizkaiko abesbatzen etorkizunaren inguruko solasaldia. Hurrengo saioetan, besteak beste, Au pays des basques, Euskal Herri musika eta Diez melodías vascas filmak egongo dira ikusgai.
Saio guztiak doakoak izango dira edukiera mugatuarekin. Sarrerak eskuragai daude dagoeneko Euskal Museoaren webgunean.