Bortizkeria polizialaren kontrako kontzentrazioa deitu dute gaur Bilbiko plazan

uriola.eus 2020ko urr. 22a, 14:53
Irudia: Facebook

Joan den ostegunean Bilbo Zaharra auzoan gertatutako atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldeko 19:00etan Bilbiko plazan. 

Gaurko kontzentrazioko deitzaileen arabera, urriaren 15eko gauean bi auzokide atxilotu eta beste bi zigortu zituen Ertzaintzak mozal legea aplikatuta. Izan ere, "auzoko emakume bat poliziaren aldetik tratu bortitz eta iraingarria jasaten ari zen eta hainbat lagunek euren telefonoekin ekintza grabatu zuten". Irudiak grabatu zituztenak atxilotu zituen poliziak une horretan. 
 
Beste bertsioak ordea, pertsona talde bat osasun jarduera bat oztopatzera hurbildu zela dio, baita agenteak erasotu zituela ere.
 
Bilbo Zaharreko zein San Frantzisko auzoetako bizilagunek, egoera salatzearekin batera, bi auzoak "larriki militarizatuta" daudela gehitu dute, eta horren aurkako elkarretaratzea deitu dute gaur arratsaldeko 19:00etan, Bilbiko plazan.