Ostiral honetan 7Katu Gaztetxeak gazte sortzaileen dinamikari hasiera emango dio

uriola.eus 2020ko urr. 29a, 12:20

Bihar gaueko 21:00etan Dafne Gonzalez gonbidatuak hasiera emango dio aurtengo dinamikari "barneko eta kanpoko iraultzak azalerazten, hitzen doinuen laguntzarekin" izeneko poesia emanaldiarekin.

Bilboko Alde Zaharreko Zazpi Katu Gaztetxeak aurten ere martxan jarriko du pasa den urtean sortutako gazte sortzaileen dinamika. 

Honen xede nagusia, gazte sortzaileei euren artea eskaintzeko espazio bat ematea da, modu horretan, arte espresio guztiek lekua izan dezaten. Bihartik aurrera, hilean behin, ostiralero, gazte artista ezberdinak gaztetxeko protagonistak bihurtuko dira.