2020/11/02 - 2020/11/27 14:02
Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko 2. zenbakian kokatuta dagoen Bira Kultur Guneak azaroko agenda kaleratu du. Bere ekitaldietarako sarrera erreserbatzeko korreoa honako hau izango da: programazioabira@gmail.com
Azaroaren 2tik 27ra arte Birak antolatutako ekitaldiak honako hauek dira:
Azaroaren 2an, astelehena, arratsaldeko 19:00etan "Nazionalismoa eta kultura. Entseguak eta iruzkinak Euskal Herriaren alde" liburuaren aurkezpena egingo du Pruden Gartzia idazleak. Harekin batera, UEUko Uztaro aldizkariaren zuzendari Gidor Bilbaok ere parte-hartuko du. Sarrera dohainik izango da.
Azaroaren 4an, asteazkena, Joseba Irazoki gitar-joleak bakarkako emanaldia emango du arratsaldeko 20:30etan. Sarrera 6 eurotara salgai egongo da.
Azaroaren 6an, ostirala, Las Fellini-ren saioa egongo da arratsaldeko 20:30etan. Sarrera 7 eurotara egongo da salgai. Erreserba egiteko lasfellini@yahoo.es korreora mezu bat bidali behar da.
Azaroaren 9an, astelehena, "Berbalagun feminista" antolatuko da arratsaldeko 18:30etan Pikara Magazinekin, eta 20:30etan Seisiun folkeko jam-saio irekia ospatuko da CEOL Kolektiboarekin.
Azaroaren 10ean, asteartea, arratsaldeko 19:30etan, Itxaro Bordak eta Ibon Rodriguezek "Amildegiak: sorkuntza eta arriskua" solasaldia aurkeztuko dute Ane Zabalarekin batera. Sarrerak 2 eurotara egongo dira soldatabakoentzako eta 5 eurotara soldatadunentzako.
Azaroaren 11an, asteazkena, Maite Labururen saioa egongo da arratsaldeko 20:30etan iaz kaleratutako “Hezurren azpian (Gaztelupeko Hotsak)" diskarekin. Sarrera 6 eurotara egongo da salgai.
Azaroaren 13an, ostirala, goizeko 11:30etan, Rafa Ruedak bere disko berriaren aurkezpenarako prentsaurrea egingo du. Egun berean, arratsaldeko 20:00etan, The Dolphiners talde bilbotarrak doako kontzertua emango du garai guztietako abestiak hizkuntza ezberdinetan abestuz.
Azaroaren 17an, asteartea, arratsadeko 19:30etan, Oier Guillan idazle eta aktorearen "VHS" izeneko saioa egongo da. Bertan, beterik gabe gelditzen diren ametsen inguruan solasean ibiliko da. Gainera, Hamburgo Platz literatura-saioa ere antolatuko da Darabilborekin batera. Sarrera dohakoa izango da.
Azaroaren 18an, asteazkena, arratsaldeko 20:30etan, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolak blues, folk eta rock kontzertua emango dute formatu akustikoan. Sarrerak 5 euroko prezioa du.
Azaroaren 19an, osteguna, arratsaldeko 19:30etan, Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta "La pulga"-k "Amildegiak: sorkuntza eta arriskua" solasaldia aurkeztuko dute Ane Zabalarekin batera. Soldatabakoentzako prezioa 3 eurokoa izango da eta soldatadunentzako 5 eurokoa.
Azaroaren 20an, ostirala, goizeko 11:30etan, Mikel Markezek eta Esti Markezek haien disko berriaren aurkezpenerako prentsaurrekoa egingo dute. Gainera, goizeko 13:00etan, Maria Ruizek "El vuelo" izeneko diska berria aurkeztuko du. Sarrerak 10 euroko prezioa du.
Azaroaren 22an, igandea, eguerdiko 12:30etatik 15:30etara dohako DJ saioa ospatuko da Twist! eta Shout!-en eskutik. Bertan, funk, r&b, cumbia, boogaloo, rumba, mambo eta jazz musika dantzagarria eskainiko da.
Azaroaren 23an, astelehena, arratsaldeko 18:30etan, Berbalagun feminista antolatuko da Pikara Magazinekin. Gainera, arratsaldeko 20:30etan, Seisiun folkeko jam-saio irekia ospatuko da CEOL Kolektiboarekin.
Azaroaren 24an, asteartea, arratsaldeko 19:30etan, Miren Gaztañagak “Amildegiak: sorkuntza eta arriskua” solasaldia eskeiniko du Galder Perezekin batera. Soldatabakoentzako prezioa 3 eurokoa izango da eta 5 eurokoa soldatadunentzako.
Azaroaren 25ean, asteazkena, arratsaldeko 20:30etan Pettik musikariak "Manipulazio estrategiak" izeneko saioa aurkeztuko du. Sarrerak 8 euroko prezioa du.
Azaroaren 26an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan Txiotesia lehiaketa ospatuko da. "Txiokatu zure tesia 6 mezutan"euskal ikertzaile gazteei zuzendutako lehiaketa da eta sarrera dohakoa da aforoa bete arte.
Bukatzeko, azaroaren 27an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Rayco Sanchezek bere "Opio errebeldea: futbol vasco en primera persona" liburuaren aurkezpena egingo du. Sarrera dohakoa izango da.