Eskola publikoaren aldeko mobilizazioa gaur Bilbon
2020-11-19 10:10 Jendartea Alde ZaharraElkarterraratzea gaur arratsaldeko 16:30ean izango da Santo Juanes Plazan. Mobilizazioa Mujikako eta Atxuriko eskolek eta Ibaiondo barrutiko auzoetako erakunde eta elkarteek antolatu dute.
"Gure auzoko eskola publikoaz harro" lelopean, Atxuriko eta Mujikako eskolek mobilizazioa egingo dute auzoko eskoletan hobekuntzak eskatzeko.
Honako hauek dira, besteak beste, salatzen dituzten arazoak: eskolek tranbiarekin duten gertutasuna, espazio naturalen gabezia edota eskola ondoko trafiko ugaria.
Horretarako, bi eskolek giza-kate erraldoi bat osatuko dute Atxuritik Mujikara arte Erribera osoa okupatuz. Katea osatzeko, multzoka banatuko dira eta multzo bakoitzak bere arduraduna izango du. Halaber, talde bakoitzak askatasuna izango du zer eta nola aldarrikatuko duen erabakitzeko.
Lagundu URIOLA ataria indartzen zure diru-ekarpenarekin. Izan zaitez URIOLA Laguntzailea!