Bilboko Arce Ikastetxeko Lanbide Heziketako 30 ikaslek lehen ekintzailetza azoka antolatu dute

uriola.eus 2021ko ots. 1a, 11:26

Arce Ikastetxeak (Andra Mari kalea, 16) bere sarrera nagusiko erakusleihoa egokitu du Estetika Integrala eta Ongizatea Goi-Mailako ikasleek prestatutako produktuak eskaintzeko, otsailaren 1etik aurrera eta produktuak amaitu artean. Ordutegia astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00era bitartekoa izango da, etenik gabe.

%100 naturalak eta jasangarriak diren kosmetikoak dira eta animaliengan testatu gabe, euren osagai nagusiak, besteak beste, olio esentzialak, kafea edo karite koipea dira. 6 ikasle taldek sortutako enpresa bakoitzak produktu desberdin bat ekoitzi du, hala nola, aurpegiko kremak, gorputz lozioak, begi-zuloetarako tratamenduak, esfoliatzaileak, etab.

Salgai dauden produktuez gain, ikasleek ikasturtean zehar ekintzailetzarako funtsezkoak diren gaitasunak landu dituzte, hala nola, lidergoa, ekimena, arazo-kudeaketa, talde-lana, erabakiak hartzeko gaitasuna, eta abar. Gainera, ikasleek kongresu birtual batean parte hartu dute gainontzeko Lanbide Heziketako ikasleekin batera euren esperientzia eta negozio-ideiak elkarbanatzeko.

Programa hau Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak kudeatzen du eta aurten, pandemiaren ondorioz sortutako eszenatoki berrira egokitu da. Arrazoi berdina dela eta, gainontzeko edizioetan ez bezala, ikasleek aurten ezingo dute proiektua Eibarko Azokan amaitu. Haatik, ikasleek iniziatiba handia erakutsi dute amaiera honetan.