Jira eta bira Irati gurasoekin Euskal Herrira kalejira izango da otsailaren 6an Bilboko Arriaga plazan

uriola.eus 2021ko ots. 2a, 06:00

Jira eta bira Irati gurasoekin Euskal Herrira kalejira burutuko da datorren larunbatean Arriaga Plazan (Bilbo) arratsaldeko 17:30ean. Honen bidez, Zaballako espetxean familientzako modulu misto bat edo zaintzapeko pisu bat prestatzea eskatu nahi da, Iratik bere gurasoengandik gertu bizitzeko aukera izan dezan eta bere eskola zein bere ingurutik hurbil egoteko.

Martxoaren 8an Iratik hiru urte beteko ditu eta espainiar legediaren arabera, espetxea uztera derrigortuta egongo da Aranjuezko espetxean dauden gurasoengandik urrunduz. Horren harira sortu zen Irati gurasoekin Euskal Herrira dinamika.

Azken hilabeteetan zehar ekimen ezberdinak burutu dituzte dinamikatik laguntza honekin aurrera egiteko: prentsaurrekoak, kirol erronkak, haurren nazioarteko egunean Iratiren eskubideak aldarrikatu, sinadura bilketa edota Olentzero eta Mari Domingiren opariak eraman Zaballako espetxera.

Hurrengo hitzordua larunbatean izango da17:30ean Arriaga Plazan eta Areatzara iritsiko da plaza biribila eta udaletxea igaroz.