Santiago katedralaren elizpea auzotarren erabilerarako irekitzea eskatu dute

uriola.eus 2021ko ots. 22a, 12:25

SOS Alde Zaharrak Santiago plazan dagoen portikoa auzoaren gozamenarako eskuragarri egon dadin sinadura bilketa abiatu du. 

Bilboko Udalari eta Gotzaindegiari Santiago katedralaren elizpea auzotarren erabilera askerako irekitzea eskatu die SOS Alde Zaharrak. Hauen arabera, "auzoaren ezaugarriak eta espazio publiko librearen gabeziak direla eta, ezinbesteko lekua da elizako portikoa". 

Gainera, plazen zein beste espazio batzuen erabilera araudien bidez mugatzea, "espazio publikoaren pribatizazioaren dimentsio nagusietako bat dela" salatu dute.