Ganga Marketen 33. edizioari emango zaio hasiera bihar

uriola.eus 2021ko mar. 10a, 11:58

Urtero Alde Zaharreko kaleetan egiten den Ganga Marketen 33. edizioa denden barruan egingo da. Bihar hasiko da eta martxan egongo da larunbata arte eta Alde Zaharreko sektore ezberdinetako 200 komertziok hartuko dute parte.

Pandemia dela eta, ezin izango dira postuak kaleetara atera. Beraz, denda barrualdetan egingo da. Segurtasun neurriak hartuko dituzten arren, helburua urtero bezala, azken denboraldiko produktuak oso prezio merkeetan saltzea izango da, horrela stock-a hustu eta denboraldi berriko produktuak sartzeko. Eider Txarroaldek, Merkatarien Elkarteko zuzendariak esan duenez, “Bilboko moda markatzen duten azken joerak prezio merkeetan aterako dira kalera”.

Ganga Marketak mota guztietako produktuak eskainiko ditu: oinetakoak, argazkilaritzako gauzak, apaingarriak, kiroleko produktuak, liburuak, altzariak, bestak beste.

Denda guztiak seinalizatuta egongo dira erosleei sarrera errazteko asmoz. Merkatarien Elkarteak identifikazio moketa bat jarriko die atxikitako saltokiei, lokalen sarreran.