Apirilaren 8an Iturribide kaletik Solokoetxera doazen eskaileratan neska gazte bat erasotua izan zela adierazi du talde feministak. Kideek jakinarazi dute gertatutakoa ez dela kasu “isolatua” izan, azken denboraldian Iturribide kalean emandako hainbat eraso sexistaren adierazle dela.
Hori dela eta, gaur arratsaldean elkartzeko deia egin dute "erasoa pairatutako neskari elkartasuna adierazi eta erasotzailearekiko mespretxua eta haserrea adierazteko".