Duela 15 urte okupatu zuten espazioa Alde Zaharreko gazteek Zazpi Katu Gaztetxea izateko asmoarekin. Hilabete batzuk beranduago aterarazi zituzten eta hutsik igaro du geroztik, “beste hainbeste etxebizitza bezala”.
Datozen hilabeteetarako 40.000 etxegabetze baino gehiago aurreikusten dira. AZET sindikatuan maiatzerako lau kaleratze-data dituztela esan dute; “kalean gera daitezkeen 4 familia”.
“Haiek gure etxeetatik bota eta jabetza pribatuaren alde egiten duten bitartean, guk birjabetzearen eta kolektibizazioaren alde egiten dugu”.