AZET etxebizitza taldeak kontzentrazioa deitu du gaur Alde Zaharrean

uriola.eus 2021ko api. 23a, 12:25

Joan den astean egindako manifestazioan Unamuno plazan dagoen espazio berri bat okupatu zuen etxebizitza sindikatuak. Aste honetan zehar polizia espazioaren inguruan argazkiak ateratzen, jarraipenak egiten eta jendea identifikatzen ibili dela salatuko dute gaur Unamuno plazan arratsaldeko 19:00etan egingo duten kontzentrazioan.