Konpost talde gasteiztarrak kontzertua eskainiko du Bira Kultur Gunean bihar

uriola.eus 2021ko mai. 8a, 11:05

Bihar eguerdiko 13:30ean Konpost taldeak izena bera duen diskaren aurkezpena egingo du Alde Zaharreko Bira Kultur Gunean akustikoan. 

Txerra Bolinaga, Bingen Mendizabal, Rubén Sanchez¡ eta Jon Aranburu musikariek osatzen dute talde hau. Kontzertua ikusteko 7€ko laguntza eskatu du Birak eta sarrerak programazioabira@gmail.com edo BIRAn bertan igandean eskuratu ahalko dira.